Zer da Sogeviso?
Sogeviso gizartearen ikuspegitik arduratsuak eta ekonomiaren ikuspegitik jasangarriak diren zorroen kudeaketan espezializatutako higiezinen zerbitzua da, eta ospearekin erlazionatutako balioa ematen dio jabetzari.
Higiezinen kudeaketa klasikoaren osagarri gisa, Sogevisok esperientzia du pertsonen eta horien arazo sozioekonomikoen kudeaketan, eta enpatikoa da gizartean etxebizitzari dagokionez gertatzen denarekin, jabearen eta maizterraren arteko harremana erraztuz.
Gure jardueraren oinarria maizterraren ezagutza, egoera ekonomikoaren bilakaera eta, hala badagokio, zaurgarritasuna aitortzea eta horretan oinarritutako kudeaketa-eredua ezartzea da.
Kasu horietan, familia-unitatea osatzen duten pertsonen (alokairu sozialeko maizterrak) errenta-gaitasuna hobetzeko lan egiten dugu, gizarte eta hezkuntza edo laneratze (Gizarte-Kontratua)arloko ekintzen bitartez.
Azkenik, Sogevisok, alokairu eskuragarriko etxebizitza-parkeen gabeziaren jakitun, alokairuko etxebizitzak sustatzeko lankidetza publiko/pribatuko eredua garatu du, eta, gainera, bere kudeaketa-metodologia soziala jarri du mahai gainean.
Gure balioak
Gure balioak gure lan egiteko modua eta jarduteko irizpideak zehazten dituzten printzipioetan laburbiltzen dira.
Konpromisoa
Gure lana profesionaltasunez eta erantzukizunez egiten dugu ematen dugun pauso bakoitzean eta proposatzen dugun tresna bakoitzean. Gure onena eskaintzen dugu, oso kontziente garelako pertsonekin ari garela harremanetan.
Inkonformismoa
Enpresa gaztea, dinamikoa eta berritzailea gara, eta egunero gure burua gainditu nahi dugu erronka eta proiektu berriekin. ‘Ezetzak’ ez gaitu konbentzitzen. Gure bezeroen (maizterrak zein jabeak) beharrei aurrea hartzen diegu, eta haien beharretarako soluzio berritzaileak bilatzen ditugu.
Profesionaltasuna
Gure lanean zorroztasunaren, txukuntasunaren eta bikaintasunaren etengabeko bilaketak definitzen gaitu. Talde trebea, prestatua eta bere lanarekin konprometitua dugu. Gure esperientziak abalatzen gaitu.
Eraginkortasuna
Egitura eta prozesu berritzaileekin eta dinamikoekin egiten dugu lan, erantzun eta soluzio onenak eskaintzeko.
Enpatia
Pertsonak gertutik eta jarrera positiboarekin entzuten eta ulertzen ditugu. Positibotasuna zabaltzen dugu, izan ere, beti dago begiratzeko alde on bat.
Zintzotasuna
Gardentasunez eta osotasunez jokatzen dugu, pertsonengan eta egoera txarrak gainditzeko gaitasunean konfiantza dugu.
Sogevisoren ikuspegi bikoitza
Sogevisoren jarduketa bi alderditan zentratzen da, ekonomian eta ospean eragin handia duen arazo dual bati soluzioa emateko:
Jabetza
Alokairu eskuragarri edo sozialeko etxebizitzen parkea modu proaktiboan kudeatzen dugu, ez-ordaintzearen tasa murriztuz eta higiezinak aktibo ez-produktiboetara bideratzea saihestuz.
Familiak/maizterrak
Horiek guztiak ezagutzeko mekanismoak ezartzen ditugu, eta, egoera ahulean egonez gero, familia-unitateko kideei bitartekoak ematen dizkiegu beren ikuspegi sozioekonomikoak hobetzeko eta, ahal den neurrian, egoera konpontzeko.