Sogeviso, familia zaurgarrien hobetze sozio-ekonomikoa lortzeko bere Akonpainamendu Programarekin (Kontratu Soziala eta JoBS), garaile gertatu da Antolakuntza Bikaina kategoriako sari nagusiarekin, zeinen emailea den Kudeaketarako Bikaintasun Kluba deialdi esparru honetan: IV. Kudeaketako Praktika Bikainetarako Sariak bere Urteko XXVIII. Foroan. Ekitaldia zuzenean ospatu da Madrilen eta halaber online moduan eman da. Guztira bost izan dira proiektu sarituak, kategorietako bakoitzean: Osasungintza, Unibertsitateak, Hezkuntza, Antolakuntza Bikaina eta Ete.
Proiektu guztien ebaluaketa zorrotza egin du kudeaketako 19 ebaluatzaile aditurekin osatutako batzorde tekniko batek.
Sari hauen helburua da erakundeen kudeaketa bikain, berritzaile eta jasangarriaren hedapena aintzatetsi, sustatu eta bultzatzea sektore orotan, ezagutza eta esperientziak trukatuz. Hautagaitza aurkeztu duten erakundeek euren taldeak aintzatestea, ondo egiten dutena bistaratzea eta beste batzuk hobetu daitezen eredu izatea bilatzen dute
Kudeaketarako Bikaintasun Klubaren prentsa-oharrerako esteka