Skip to main content
Berriak

Pathfinder Proiektua

By 25 otsaila, 202128 urria, 2021No Comments

Sogeviso-k Pathfinder Proiektua jarri du martxan familia kalteberen eten-digitala murrizteko, autonomia digitala gizarteratzeko ezinbesteko pieza dela argudiatuz. Zentzu honetan, Pathfinder proiektuaren helburua eten-digitala hiru zutabe nagusitatik abiatuz lantzea da:

  • Teknologia digitaletara sartzeko tresnak edukitzea.
  • Teknologia horiek modu egokian erabiltzeko eskumena edukitzea.
  • Trantsizioa egiteko beharrezko laguntza edukitzea.

Programa, gizarte-bazterketa arriskua duten familiei zuzenduta dago haien egoera ekonomiko, soziala eta hezkuntzakoa hobetzeko eta pobrezia-, menpekotasun- eta bazterketa-maila murrizteko. Oinarriak:

  • Ekipamenduz eta oinarrizko trebetasunez hornitzea familiek ingurune digitalerako sarbidea edukitzeko.
  • Nagusiei beharrezko tresna, ezagutza eta orientazio digitala ematea lan-merkatuan sartu ahal izateko.
  • Izapide administratibo, sozial, etxekoak eta osasunarekin lotutakoak ingurune digitalaren bidez kudeatzeko sarbidea eta gaitasuna erraztea.
  • Hezkuntza birtualerako sarbidea sustatzea eta gaztetxoek bertaratu gabeko hezkuntzarekin jarraitu ahal izateko testuingurua sortzea.
  • Garapen digitalarekin lotutako aukerak sortzea ezaugarri eta interes jakinak dituzten talde bateko onuradunei.