Sogeviso Sabadell Bankuak 2015ean eratutako enpresa da, sektore sozial eta higiezinetako eta bitartekaritzako profesional talde batek osatua, alokairuko higiezinen zorroaren kudeaketa, higiezinen jabetza eta krisi ekonomikoaren eta haren ondoriozko gatazka profesionalizatzeko, bereziki hipoteka-zordun diren bezeroen diru-sarrerak galtzearen ondoriozko gainzorpetze-egoerak.
Zer egiten dugu
Etxebizitzaren arazo sozialarekin erlazionatutako alderdi guztiak modu profesionalean kudeatzen ditugu: alokairu sozialeko edo eskuragarriko kontratuak, higiezinen jabetza berreskuratzea, gatazkaren bitartekaritza eta kudeaketa, eta hala eskatzen duten familiei laguntzeko eta laneratze programak.
Bestalde, beste enpresa eta erakunde publiko, enpresa pribatu edo hirugarren sektoreko erakunde batzuekin batera lan egiten dugu alokairu eskuragarriko etxebizitza-parkeak sortzeko, eta horiek gizartearen ikuspegitik modu arduratsuan eta ekonomiaren aldetik jasangarrian kudeatuko dira.
Sogevisok Espainiako lurralde osoan ematen ditu zerbitzuak, batez ere Katalunia, Madril, Murtzia eta Valentziako autonomia erkidegoetan.
Espainiako biztanleen %80 baino gehiago ordezkatzen duten ia 2.000 udalerritan (%20 baino gehiago) ematen ditugu zerbitzuak.
Jarduketaren lurralde-eremua
A CORUÑA
LUGO
OURENSE
PONTEVEDRA
ASTURIAS
CANTABRIA
ÁLAVA
GUIPÚZCOA
VIZCAYA
NAVARRA
ÁVILA
BURGOS
LEÓN
PALENCIA
SALAMANCA
SEGOVIA
SORIA
VALLADOLID
ZAMORA
BARCELONA
GIRONA
LLEIDA
TARRAGONA
LA RIOJA
HUESCA
TERUEL
ZARAGOZA
MADRID
ALICANTE
CASTELLÓN
VALENCIA
BALEARES
BADAJOZ
CÁCERES
ALBACETE
CIUDAD REAL
CUENCA
GUADALAJARA
TOLEDO
MURCIA
LAS PALMAS
STA. CRUZ DE TENERIFE
ALMERÍA
CÁDIZ
CÓRDOBA
GRANADA
HUELVA
JAÉN
MÁLAGA
SEVILLA
Gobernantza
Administrazio Kontseilua
Miquel Montes Güell
Presidentea.
Javier García del Río
Presidenteorde executiboa.
Xavier Aspachs Alegre
Kontseilaria.
Daniel José Cordeiro Rodrigues
Kontseilaria.
Elena Carrera Crespo
Kontseilaria.
Juan José Nieto Bueso
Kontseilaria.
Eduard Oliveres Padrós
Idazkari ez-kontseilaria.
Fernando Emigdio Herraiz Philip
Kontseilaria.
Helena Beunza Ibañez
Kontseilaria.
Ramón García-Bragado Acín
Kontseilaria.
Zuzendaritza-taldea
Javier Berdié Osuna
Zuzendari orokorra.
Javier Gilabert Camí
Aktiboen Kudeaketa eta Higiezinen Garapena zuzendaria.
Susana Navia Arca
Negozio Garapena zuzendaria.
Alicia Martín Huerta
Zerbitzu Korporatiboak zuzendaria.
Jan Sorolla Sala
Bitartekaritza zuzendaria.
Alejandro Herrera Blanco
Alokairu Eskuragarriko zuzendaria.
Gemma Feliu Lucas
Gizarte Kudeaketako Programen Garapena zuzendaria.
Guztira 40 profesional baino gehiago ditugu Alacanten, Bartzelonan eta Madrilen.
Nola egiten dugu
Esperientzian eta kontrastatutako Europako ereduen ezagutzan oinarrituta egiten dugu gure lana, jabetzak etxebizitza sozialaren arloan duen erantzukizuna mugatuz.
Europako tradizioko jardunbiderik onenak erabiltzen ditugu etxebizitza sozial eta eskuragarriaren kudeaketan.
Lan egiteko modu berriak bilatzen ditugu, maizterraren profilera egokituta alokairu-parkearen kudeaketa profesionalizatzeko. Horri esker, egoera partikularretara eta ingurunera hobeto egokitu daiteke.
Berrikuntzak egiten ditugu kudeaketa-prozesuetan eta familiekin harremanak izateko moduetan, familiekin batera, haien egoera sozioekonomikoa hobetzeko. Big-data metodologia garatzen ari gara, higiezinen zorroen kudeaketaren eta arriskuaren alderdiak kualifikatzeko.
Alokairu sozialeko maizterren errenta-gaitasuna hobetzeko lan egiten dugu, gizarte eta hezkuntza ekintzen edo laneratzeko hainbat jarduketaren bidez (Gizarte-Kontratua eta Laneratze Programa), eta alokairurako eta gizarte-ekintzarako laguntza publikoak eskuratzeko aukera ematen diegu. Nolanahi ere, zaurgarritasun-egoerara ez heltzeko edo egoera horietara heltzekotan ahalduntzearen bidez aurre egiteko tresnak ematen dizkiegu.
Proaktiboak eta arduratsuak gara administrazio publikoekin eta gizarte erakundeekin egoerak edo gatazkak kudeatzeko lankidetzan.
Harreman estua dugu administrazio publikoarekin, batez ere Etxebizitzaren eta Gizarte Zerbitzuen ardura duten sailekin, informazioa trukatzeko eta elkarrekin lan egiteko gure parkearekin zerikusia duten familia zaurgarrien kasuetan, harreman egonkorren eta arinen esparrua bilatuz.
Aldi berean, gizarte-erantzukizun handiko eta gizarte-ingurunean integratutako enpresa izateko borondatearen esparruan, Sogevisok harreman arinak eta etengabeak ditu gizarte-esparruko eta etxebizitzarekin eta gizarte- eta lan-ingurunearekin erlazionatutako hainbat motako elkarteekin.
Norentzat egiten dugu
Sogevison higiezinen jabeei/edukitzaileei, pribatuei zein publikoei, ematen dizkiegu gure zerbitzuak , malgutasunez, profesionaltasunez eta zorroztasunez haien beharretara egokituz, baina betiere gizartearen ikuspegitik arduratsuak izanez.
Sogeviso zenbakitan
Zer lortu dugu (2022eko urtarrileko datuak 2016tik metatuta)
+23.300
Alokairu sozial edo eskuragarriarekin kudeatutako familiak.
+5.300
Gizarte arriskuko egoera gainditu ondoren alokairu sozial batetik eskuragarri edo merkatuko batera iritsi diren familiak.
+1.800
Okupazio ilegalerako formalizatutako alokairu kontratuak (garatutako bitartekotzak).
+10.500
Okupazio ilegaletik berreskuratu eta merkaturatuak izateko edukitzailearen eskura jarritako higiezinak.
+8.800
Jabego judiziala lortu aurretik jabegoa berreskuratu denean esleitutako higiezinak eta merkaturatzeko edukitzailearen eskura jarri direnak.
+2.300
Lehenengo jabetzetan formalizatu diren alokairu kontratuak (garatutako bitartekotzak).