Skip to main content

Sogevisok Kataluniako Eraikinen Sustatzaile eta Eraikitzaileen Elkartearen aintzatespena jaso zuen APCE Sarien lehen edizioan

 

Joan den asteartean, urriaren 25ean, Bartzelonan antolatutako ekitaldi batean, Kataluniako APCE elkarteak Konpromiso Sozialaren Saria eman zion Sogevisori, proiektu honengatik: “Bezero kalteberen etxebizitzaren problematika: balantzearen eraldaketa modu sozialki arduratsuan, Banco Sabadellen erantzunaren esparruan”.

APCE Sarien lehen edizioa egin zen, Kataluniako etxebizitzaren eta hirigintzaren sektorearekin zerikusia duten enpresen, profesionalen eta erakundeen lana eta jardunbide egokiak balioesteko urteroko topaketa izateko asmoz. Joan Jaume Oms Kataluniako Generalitateko Lurralde idazkari nagusia izan zen ospakizunaren buru; eta sustapen eta eraikuntza sektoreko 300 pertsona ospetsu eta profesional inguru bildu zituen, baita gizarte zibil eta enpresarialekoak ere.

Epaimahaiak baloratu egin zuen Sogevisok gizarte-laguntzako, laneratzeko eta eten digitala gainditzeko programetan egin duen lan handia. Horretarako, “gizartean eraldaketa zuzena eta erreala lortu du metodo berritzaileen bidez, herritarren behar berriei erantzuna emateko eta arazo sozial bat konpontzen laguntzeko edo xede duten pertsonen bizitza modu eraginkor eta iraunkorrean hobetzen laguntzeko”.

Horrek kudeaketa-eredu berri bat aintzatesten du, pertsonak gure jardun-gunearen erdigunean jartzen dituena errentagarritasunaren eta aktiboak modu sozialki arduratsuan eraldatzearen ikuspegia galdu gabe.

Bestalde, APCE sariek Culmia, Vimusa, PMP Prêt à Porter Casas ere aintzatetsi zituzten Berrikuntza eta Teknologia, Jasangarritasuna eta Lurraldeko Inplikazioa kategorietan, hurrenez hurren.

Azken 6 urteetan, Sogevisotik laguntza eman diegu ekonomiaren aldetik egoera ahulean dauden 23.300 familiari baino gehiagori, alokairu soziala edo eskuragarria izan dezaten. 2.400 pertsonak baino gehiagok lana aurkitu dezaten lagundu dugu. Eta ospe-arriskua duten 3.700 gatazka baino gehiago konpontzen lagundu dugu.

Sari hau Kudeaketa Arloko Bikaintasun Klubaren aldetik iaz jasotakoari gehitu behar zaio. Orduan, Sogevisok saria jaso zuen Familia Kalteberen Hobekuntza Sozioekonomikorako Laguntza Programagatik (Kontratu Soziala eta Laneratzeko Programa). Era berean, B Lab konpainiak B Corp nazioarteko ziurtagiria ere eman zigun. Hala, Sogeviso aipaturiko ziurtagiri hori lortzen lehen higiezinen servicer bihurtu zen.

© Argazkiak: APCE – Associació de Promotors de Catalunya

Leave a Reply