Sogeviso-k Pathfinder Proiektua jarri du martxan familia kalteberen eten-digitala murrizteko, autonomia digitala gizarteratzeko ezinbesteko pieza dela argudiatuz. Zentzu honetan, Pathfinder proiektuaren helburua eten-digitala hiru zutabe nagusitatik abiatuz lantzea da:
- Teknologia digitaletara sartzeko tresnak edukitzea.
- Teknologia horiek modu egokian erabiltzeko eskumena edukitzea.
- Trantsizioa egiteko beharrezko laguntza edukitzea.
Programa, gizarte-bazterketa arriskua duten familiei zuzenduta dago haien egoera ekonomiko, soziala eta hezkuntzakoa hobetzeko eta pobrezia-, menpekotasun- eta bazterketa-maila murrizteko. Oinarriak:
- Ekipamenduz eta oinarrizko trebetasunez hornitzea familiek ingurune digitalerako sarbidea edukitzeko.
- Nagusiei beharrezko tresna, ezagutza eta orientazio digitala ematea lan-merkatuan sartu ahal izateko.
- Izapide administratibo, sozial, etxekoak eta osasunarekin lotutakoak ingurune digitalaren bidez kudeatzeko sarbidea eta gaitasuna erraztea.
- Hezkuntza birtualerako sarbidea sustatzea eta gaztetxoek bertaratu gabeko hezkuntzarekin jarraitu ahal izateko testuingurua sortzea.
- Garapen digitalarekin lotutako aukerak sortzea ezaugarri eta interes jakinak dituzten talde bateko onuradunei.